DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

Bere izena hala dioenez, hezkuntza etapa hau derrigorrezkoa da, eta doakoa da, eta 4 urtetakoa da: 12 urtetatik 16 urtetara. Ikasturtetan eta ikasgaiatan antolatuta dago, diziplinen arteko lotura eta koordinazioa zainduz. Bigarren Hezkuntzak arreta berezia jarriko dio ikasleen

hezkuntza- eta lanbide-orientazioari. Laugarren ikasturteak berezkoa izango du ikasleei orientazioa emateko xedea, bai derrigorrezko eskolaldiaren ondorengo ikasketetarako, bai lan bizitzari ekiteko.

Mendialdea IPIn DBHko lau gela ditugu, bat ikasturte bakoitzeko, eta hauek dira lantzen diren ikasgaiak:

  • Euskara eta Literatura.
  • Gaztelania eta Literatura.
  • Atzerriko Hizkuntza.
  • Matematika.
  • Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia.
  • Gorputz Hezkuntza.

Horiez gain, lehen mailatik hirugarren mailara bitartean, irakasgai hauek irakatsiko dira:

  • Naturaren Zientziak / Izadiaren Zientziak.
  • Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza.
  • Plastikaren eta Ikusizkoen hezkuntza
  • Musika
  • Teknologiak

Hirugarren mailan, ikastetxeek bi irakasgai hauetan bana dezakete Natura Zientzien irakasgaia: batetik, «Biologia eta Geologia», eta, bestetik, «Fisika eta Kimika». Irakasgai hori, hala ere, irakasgai bakartzat joko da, ikasleak mailaz igarako duen ala ez erabakitzeko.

Laugarren mailan, lehen puntuan adierazitako irakasgaiez gain, hauek irakatsiko dira:

  • Etika eta Gizabide Hezkuntza.
  • Biologia eta Geologia.
  • Fisika eta Kimika.
  • Latina.
  • Informatika.
  • Teknologia.
  • Atzerriko Bigarren Hizkuntza

Laugarren mailan, aukera askeko zortzi irakasgai hauetatik hiru ikasi beharko dituzte ikasleek:

  • Biologia eta Geologia.
  • Fisika eta Kimika.
  • Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza.
  • Informatika.
  • Latina.
  • Musika.
  • Atzerriko Bigarren Hizkuntza.
  • Teknologia

Bai Lehen Hezkuntza eta bai Bigarren Hezkuntzan, helburuak hauek dira:

  • Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko; bizitza oso bat izateko, gizabanako diren aldetik; gizarteko herritar aktibo izateko; eta izadiaren zaintzarekiko eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoa duten pertsonak izateko.
  • Ikasleek euskal kulturako eta kultura unibertsaleko oinarrizko elementuak eskura ditzaten lortzea, eta maila handiagoko ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko prestatzea, berme osoz.
  • Ikasleekin sentsibilizazio-lana egitea eta haiek gaitzea bizitzan zehar etengabe ikasteko gai izan daitezen.

Hauek dira Oinarrizko Hezkuntzako curriculumeko oinarrizko gaitasunak:

  1. Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna.
  2. Ikasten ikasteko gaitasuna.
  3. Matematikarako gaitasuna.
  4. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
  5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
  6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
  7. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
  8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna