HAUR HEZKUNTZA

Haur Hezkuntza borondatezkoa da, eta bi zikloetan banatzen da: 0 urteetatik 2 urteetara, eta 3 urteetatik 5 urteetara. Mendialdea IPIn lehenengo zikloko azken urtea egin ahal da (2 urte) eta bigarren ziklo osoa 5 urte arte. Beraz, lau gela ditugu: 2 urteko ikasleena, 3 urtekoena, 4 urtekoena eta 5 urtekoena.


Urte hauetan, honakoa landu behar da: garapen afektiboa, mugimendua, eta gorputzaren kontrol ohiturak, komunikazioaren eta hizkuntzaren adierazpenak, bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako funtsezko jarraibideak eta ikasleen ingurunearenezaugarri fisikoen eta sozialen aurkikuntza. Horretarako, zentzumen hezkuntzari emango zaio lehentasunezko arreta. Gainera, haurrak, bere buruaren irudi positiboa eta orekatua eraiki dezan eta gero eta autonomia pertsonal handiagoa izan dezan bideratuko da.


Haur Hezkuntza, hezkuntza eremuetan antolatzen da: norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala, ingurunearen ezaguera, eta komunikazioa eta adierazpena.


Haur Hezkuntzako lehenengo urtea hasten direnean, batez ere 2 urteko gelan, adaptazio garaia egitea proposatzen zaie familiei. Horrela, umeak gero eta denbora luzeagoak pasatzen dituzte gelaren barruan eta gero eta familien laguntza gutxiagorekin, hau dena 3 asteko iraupenarekin, gutxi gora behera. Prozesu hau funtsezkoa da umearen etorkizun onerako ikaskuntzetan